XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

68 / JON BATAIATZAILEA Jon Bataiatzaileak hotsegiten zuen: Presta ezazue Jainko-bidea.

Hori bera hotsegiten zuen Isaiasek ere.

Isaias zeritzan Profetaren Liburutik hartua da Irakurgaia.

Duela urte asko-asko, Isaiasek hotsegin zuen: Entzun al dezakezue Jaunaren ahotsa? Entzun, bada, esaten dizuen hau: Presta iezaiozue bide zuzen bat.

Bete haranak, berdindu muinoak.

Halazkoan, ikusiko duzue Jainkoa, denek dute ikusiko, Jainkoak berak hitzeman bait du.

Jesusez beste, inor ez da Jon Bataiatzailea baino goragokorik.

San Mateoren Ebangeliotik hartua da Irakurgaia.

Jordan hibai ondoan bizi zen Jon Bataiaria.

Ez zen aberats jazten, ez zuen otordu guririk egiten, baina jendalde handiak hura ikustera joan, bai.

Hark esan ohi zuen: Okerrik ez egin.

Zuei Errege bat bidaltzeko da Jainkoa.

Orduan, beren bekatuez damuturik zeudela aitortzen zioten denek Jainkoari eta Joanek ura isurtzen zien gainetik hibaian (eta garbi-garbi uzten zituen).